Talleres Artolozaga Bosch car service

Artolozaga anaiak tailerrak. 

Orain dela berrogei urte baino gehiago sortu zirenetik, Artolozaga tailerrek beren gain hartu zuten marka askotako automobilen konponketa-sektorean erreferentziazko enpresa bihurtzeko erronka. Sektorearen barruan punta-puntako lekura eraman gaituzte etengabeko hazkundeak eta jarduerak eta zerbitzuak gehitzeak, hala nola mekanika azkarra, erabilitako ibilgailuaren azterketa, diagnosia, fabrikatzaileak ezarritako azterketak, txapa, margoa, ibilgailua bizilekuan hartzea eta ematea, kortesiazko ibilgailuak, eta abar. Zerbitzu eta konponbide eraginkorrak eskaintzen ditugu, zure ibilgailuaren erabilera, erosotasuna eta segurtasuna optimizatzeko. Bosch markan eta, oro har, automobil-fabrikatzaileen marka nagusietan oinarritzen gara, baita gure bezeroenganako konpromiso sendoan ere, eta konponketen kalitatea bezain garrantzitsua da bezeroari ematen diogun tratuaren kalitatea. Gure langileek zerbitzua ematen duten erak bezeroak asebetetzen ditu, etengabeko prestakuntza profesionalari eta pertsonalari esker.
Etengabe ahalegintzen gara gure lana hobetzen eta helburuak betetzen, goi-teknologiako ingurune batean. Artolozaga tailerrak Bosch Car Service puntako zerbitzu-enpresa da automobil-konponketaren sektorean.

Artolozaga tailerrak Bosch Car Service, Sopelan eta Sestaon

Bosch Sarearen barruan gaude. BOSCH CAR SERVICE zerbitzu.

Konfiantzazko norbaiten bila zabiltza zure automobilaren konponketei eta mantentzeari dagokionez harremanetan jartzeko? Hala bada, leku egokira etorri zara.

Arreta guztiz pertsonalizatua ematen dugu, eta zu aholkatzen saiatzen gara betiere.
Marka guztiekin lan egiten trebeak diren gure langileei esker, gure konponketa-tailerrak berehalako zerbitzua eta goi-mailako kalitatea ematen ditu, arrazoizko prezioetan.
Emaitzarik onenak eta erabateko bermea ziurtatu, eta fabrikatzaile guztien eskakizunak betetzen ditugu. Artolozaga tailerrak Bosch Car Service enpresak konpromisoa du ingurumenarekin eta erantzukizun sozialarekin, baita inguratzen gaituztenekin ere. Gure ingurua errespetatzen dugu eta gure gizarteari eta ingurumenari onura ematen saiatzen gara, etikari eta jasangarritasunari men eginez. Horretarako, konpromisoa hartzen dugu aplika daitezkeen lege-betekizunak betetzeko, eta horrez gain, etorkizunari begirako ikuspegiari eusteko, ahalik eta hondakin gutxien eratze aldera, eta baliabide natural eta energetikoen erabilera arrazionalizatzeko, garapen jasangarria ahalbidetze aldera. Orain, gainera, aukera duzu gu hobeto ezagutzeko, webgune honen bitartez eta google+ eta beste sare sozial batzuen bitartez. Horien bidez gure eguneroko lana erakutsi eta gure zerbitzuei buruzko informazio zabala eskaini nahi dizugu.
Edozein kontsulta egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Zerbitzuak

Artolozaga anaiak tailerrak Bosch Car Servicek zerbitzu osoa eskaintzen du edozein automobil-markatarako. Zure autoarentzat zerbitzu profesionala, kalitatezkoa eta konfiantzazkoa eskatzen duzu, arrazoizko prezioan, eta horri erantzunez, Artolozaga anaiak tailerrak Bosch Car Servicek mantentze-lanik sinpleena nahiz konponketarik konplexuena egin dezake, bitartekoak eta mekanikariak baititu zure automobilaren konponketak eta mantentzea bermatzeko.

Bosch kalitatea

Fabrikatzaileak jatorrian ezarritako bermeari eusten diogu.

Hizkuntza

  

Castellano
Euskera


Kontaktua

Servicio integral Bosch:


Talleres Artolozaga hnos


C/ Gatxarriñe s/n Sopelana, 48600 Bizkaia.


Horarios.
Mañas de 9:00 a 13:00
Tardes de 15:00 a 19:00
Agosto de 8:00 a 14:00


  • Tel. 94 676 00 13
  • Tel. 94 676 38 14
  • Tel móvil. 615182122
  • Fax. 94 676 03 99

 

C/ Miguel Servet nº6


Sestao 48910 Bizkaia.


  • Tel. 94 472 13 74
  • Fax. 94 401 26 68


Más...